Petronorrek Suteak ekiditeko 2021ko praktika programa hasi du

Ohikoa denez, Petronorrek 2021rako ekintza batzuk programatu ditu bere langileak suteak ekiditeko tekniketan prestatzeko helburuz.

Prestakuntza honetan Findegiaren barruan dagoen suteen aurkako zelaian benetako suarekin esku hartzen da, besteak beste. Heziketa, suteak ekiditean, adituak diren pertsonekin egiten da eta uneoro langileen zein instalazioaren segurtasuna kontrolatzen dute. Gainera, egungo pandemia dela eta, higiene, babes eta distantzia neurriak ere zorroztu egin dira, kutsatzea saihesteko. Ez da arriskurik izango, ez praktikaren ikuspegitik, ezta COVID19aren transmisioaren ikuspuntutik.

Ohiko programa da, urtez urte, indarreko legegintza betez eta administrazio publikoko sailen onespenaz, Petronorrek abian jartzen duena. Ingurunea honen berri badauka. Hala ere, informatu egin da berriro, jarduera aurrera egin ahala kea agertu daitekeelako eta jakinean egonik funtsgabeko alarmak saihesteko.

Horregatik, 2021 urtean zehar egingo diren praktiken egutegia eransten dugu. Praktika hauek arratsaldez egingo dira gehienbat, 14: 00etatik 17: 00etara.

EGUTEGIA:

– Urtarrila: hilak 21.

– Otsaila: 4, 10, 16, 18, 22 eta 24an.

– Martxoa: 2, 4, 10, 16, 18, 24 eta 30an

– Apirila: 7, 13, 15, 21, 27 eta 29an.

– Maiatza: 3, 5, 11, 13, 17 eta 19an.

– Urria: 5, 21 eta 27an.

– Azaroa: 2, 4, 8, 10, 16, 18, 22, 24 eta 30an.

– Abendua: hilaren 2an eta 16an.