CG6ren geldialdia eta G2aren abian jartzea

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko arratsaldetik aurrera, CG6 Kogenerazio Unitatea geldituko dela, turbinan eta galdaran mantentze-lanak egiteko. Turbinako mantentze-lanek 10 egun inguru iraungo dute, eta galdara lehenago jarri ahal izango da zerbitzuan. Era berean, bihartik aurrera, 2.Plantako G2 Desulfurazio Unitatea martxan jarriko da.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.