Gordin-jarioa Barbadun ibaira

Gaur goizeko 10:00ak aldera petrolio orbana atzeman da Barbadun ibaian, zaintza-kanalaren irteeran, Muskizko San Julian auzoaren parean. Berehala ezarri dira beharrezko kontrol-neurriak eta eten egin da produktuaren iristea ibaira.

Petrolio gordinaren ihesa kutxatila baten filtraziotik zetorrela identifikatu da, hodi batean poro bat agertzearen ondorioz. Era berean, kutsaduraren aurkako hesiak zabaltzen ari dira, isuritako produktua jasotzeko.

Hori guztia agintari eskudunei jakinarazi zaie.