Zumarragako Udalak Izazpiko kantxa balioaniztunen estalkiaren lagapena egingo du eguzki-plakak instalatzeko. Izazpiko estalkiak 1.500 metro koadroko azalera eskaintzeko du, 25 urterako plaka fotovoltaikoak instalatzeko. Aurreikusita dago 150 kW-ko instalazioa egitea eta 500 m-ko erradioan dauden Zumarragako 200 etxebizitza eta saltoki energia berdez hornitzea autokontsumoko erregimenean. Energia erkidego horretan parte hartuz, etxe edo saltoki bakoitzak urtean %20 inguru aurreztuko du, gutxi gorabehera, argiaren fakturan. Onura ekonomikoaz gain, ekimen honek ingurumen onura oso positiboa du, instalazioaren balio bizitzan zehar atmosferara 860 tona CO2 isurtzea saihestuko baitu.
Proiektua lankidetza-eredu publiko eta pribatu batean garatuko da, eta Edinorrek, Petronorren filiala, parte hartuko du. Energia-trantsizioko proiektuen artean, Tokiko Energia Komunitateak bultzatu eta garatuko ditu hiri-eremuetan.