Petronorrek jakinarazi nahi du FCC unitatea geldiaraziko dela, mantenu-lana egiteko. 7 egun iraungo du, gutxi gorabehera. Era berean, igandean, martxoaren 28an, 3. Plantako galdara bat geldituko da.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.