Lantegi hau izango da hidrogeno berdearen ekoizpenari lotuta Estatuan abian jarriko den lehenengoa. Proiektuak, 120 milioi euroko inbertsioa tarteko, eragin positiboa izango du enpleguan, lehen fasean zuzeneko 50-60 lanpostu sortuz, eta beste 100 lanpostu bigarrenean.
Hidrogenoaren Euskal Korridoreari atxikitako 34 proiektuetako bat da, eta elektrolizagailuen teknologia garatzea izango du helburu. Elektrolizagailua funtsezko osagaia da hidrogenoa sortzeko, eta ondorioz, Euskadin garatu eta ekoiztea lehentasunezko helburu bilakatu da.
Hidrogenoaren Euskal Korridorearen barruan, hidrogenoa ekoizteko hiru instalazioren eraikuntza aurreikusi da, eta lantegi horiek elektrolizagailuak beharko dituzte. Horietako lehena, Petronorren jabetzakoa, 2022aren amaieran jarriko da abian. Lantegiak 2 MWeko potentzia izango du eta Abantoko Teknologia Parkeko instalazioak hidrogeno berriztagarriaz hornitzeko erabiliko da. Bigarrena, Petronor, EVE eta Enagasena, Bilboko Portuan kokatu eta 2024an abian jarriko den 10 MWeko elektrolizagailua izango da, erregai sintetikoak ekoizteko lantegia hornitzea helburu duena. Eta hirugarrena, 2025erako abiarazi beharrekoa, 100 MW ere ekoitz ditzakeen elektrolizagailua izango da, Petronorren ekoizpen-prozesua deskarbonizatu eta Korridorearen horniketa-beharrak estaltzeko erabiliko dena.
Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak adierazi duenez, “Petronor-Sener lankidetzaren bidez lortu nahi ditugun helburuak lor ditzakegu, ikuspuntu guztietatik trantsizio energetiko iraunkorra lortuz, energia, oinarri teknologikoa eta oinarri industriala beti izan dena, suspertzeko”.
Jorge Sendagorta Cudós SENEReko kontseilari ordezkariaren esanetan, “hidrogeno berdearen sorkuntzaren aldeko apustua egiten ari gara elektrolizagailuen bidez, eta teknologiara bideratutako apustu hau Bizkaian garatu nahi dugu”. Gaineratu duenez, “Petronor abentura honetarako bazkide egokia da, hidrogeno kontsumitzaile handia delako eta teknologia honen etorkizunari buruz daukagun ikuspegiarekin bat datorrelako. Petronorrek eta Senerrek adiskidetasun eta elkarlan istorio bat dute atzean, beraz, harro egoteko arrazoi bat da berriro ere gugan konfiantza izatea “.
Prentsa oharra, hemen.
Bideoa, hemen.