Guztira, 14 hitzaldi emango dira euskaraz, %99a, eta gaztelaniaz, ikastetxe guztien artean. Mintzaldiak ikastetxeetan bertan izango dira eta landuko diren gaietako profesionalek emango dituzte. Honako hauek izango dira jorratuko diren gaiak: genero-berdintasuna; kirolak osasunerako dituen onurak; eskola-jazarpena; klima-aldaketa; elikadura-ohitura osasungarriak; berdintasuna, emakumea eta kirola; eta haurren obesitatearen prebentzioa.
Hitzaldi hauen helburua, alde batetik, pertsonen garapenerako oinarrizko hezkuntza alderdiak erakustea eta zabaltzea da. Bestetik, kirol-jarduera sustatzea gure gizartearen mehatxuak (drogak, alkohola, genero-indarkeria, xenofobia, bullying-a, etab.) desagerrarazteko bitarteko gisa. Hirugarren helburua da gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzen laguntzea, gure hurkoekiko eta inguratzen gaituen inguruarekiko.