Uraren erabilera eraginkorra, giltzarrizkoa klima-aldaketaren aurkako borrokan

Gaur, martxoak 22, Uraren Munduko Eguna ospatzen da, garapen ekonomikorako zein iraunkortasunerako giltzarrizko elementu hori aldarrikatzeko. Ura babestu eta zaintzea Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuetan (GIH) jaso da, baita Petronorren erronka eta konpromisoetan ere, kontsumitutako uraren % 31 berrerabiltzen baitu.

Natur baliabide horren kudeaketa integral zorrotzaren aldeko konpromisoaren harira, findegiak, datu horiekin konformatu gabe, gaitasun instalatua eta beharrezko ezagutza ditu adierazle horiek hobetzen jarraitzeko. Gainera, Europako arauen bilakaerak ekarri dituen isurketen muga gero eta zorrotzagoen ondorioz, ur freskoaren ordez berrerabiltzeko aukera ematen duten kalitateak lortu dira.

Araudia betetzeko helburua baztertu gabe, Petronorren uraren tratamendurako teknologia berriak identifikatzeko lan egin dute, biofiltro elektrogenikoak kasu, eta eragiketa optimizatzea xede duten ondutako proiektuak bultzatu dituzte Findegiko Ur-Araztegian dagoen ekipamendua hobetzeko. Horren adibidea da “Ur-Araztegitako zero ekarpen” deritzon proiektua, jatorrian dauden ur-galerak kontrolatu eta Araztegian tratatu beharreko ur-emariak murriztea helburu duena.

Findegian garatzen ari den beste lan-ildoetako batek, ur freskoaren kontsumoa minimizatzearekin lotuta, ordezko horniketa-iturriak bilatzea du helburu, bestelako jardueretatik datozen uren berrerabilpenaren bitartez; adibidez, araztegietan hiriko hondakin-uren tratamenduan errefusatutako urak aprobetxatuz, izan ere, hainbat industria-sektoretan, hornidura iraunkorra ziurtatzeko alternatibatzat erabiltzen da Ekonomia Zirkularraren esparruan. Lan horiek guztiak Minimun Liquid Discharge (zero isurketa) deritzon proiektuari atxikita daude.