Hala, Unzuetak gogorarazi zuen Korridoreak “Euskal Herrian kokatutako hidrogenoaren ekosistema bat ahalbidetuko duela, energia, arlo erresidentziala eta mugikortasunekoa deskarbonizatzeko”.
Hidrogenoaren ekosistema honek, Petronor Innovación-eko gerenteak nabarmendu zuenez, bere garapenerako hainbat abantaila ditu, hala nola Euskal Herriaren gisako gune industrial handi batean egotea, CO2 ekoizpen eta kontsumo handikoa; LNGn esperientzia duen portu industrial bat izatea, gasbide sare zabal bati lotua; deskarbonizatu beharreko ehun industriala duen eremuan kokatuta egotea (siderurgiak, kimikak, etab.) eta nazioarteko garraioaren ardatzetako batean finkatzea.
Unzuetak balorazio labur bat egin zuen hidrogenoaren teknologien heldutasunaz gizartearen deskarbonizaziorako helduleku gisa, eta hurrengo hamarkadetarako proiektatzen den potentzial ekonomiko eta sozialaz. Hidrogenoaren garapeneko estrategien analisia izan zen, europar estrategiatik abiatuta, hidrogeno berriztagarriaren espainiar estrategiatik igarota eta duela gutxi ezagutzera emandako euskal estrategiarekin amaituta. Bakoitzaren lerro nagusiez mintzatu zen, ezberdintasunak eta garapen industrial lehiakorrerako inpaktua azpimarratuta.
Azkenik, Korridorearen bertikal ezberdinen aurkezpena egin zen eta osatzen duten proiektuena, Petronor eta Repsol buru dituzten sorkuntza eta mugikortasuneko proiektuak bereziki aintzat hartuta.