Saritu guztien kasuan, nabarmentzekoa da agertoki aldakor batera arin egokitzeko erakutsi duten gaitasuna, eta horietako batzuk proiektu berriak abiatzera ere ausartu dira.
Aitor Arregirekin batera (Elkano), Jordi Vilak (Alkimia) eta Paco Perezek (Miramar) ere 2021eko Repsol Gidaren Hiru Eguzki lortu dituzte, sustraiak eta lurra egungo ikuspegitik defendatzeagatik.
Era berean, Repsol Gidaren Bi Eguzki jaso dituzte As Garzas (A Coruña), Aürt (Bartzelona); Cal Paradís (Castelló); Casa Marcelo (A Coruña); Casa Pepa (Alacant); Es Tragón (Balear Uharteak); Hisop (Bartzelona); Kappo (Madril); Kiro Sushi (Errioxa) Saddle (Madril) eta Saiti (Valentzia) jatetxeek.
Gainera, Estatuko 82 jatetxek jaso dute estreinako aldiz Repsol Gidaren Eguzkia. Euskadin, hauexek lortu dute aintzatespena: Bizkaiko Garena, Aitor Rauleaga, Horma Ondo eta Ola Martín Berasategui; Arabako Kromatiko eta Gipuzkoako Amelia eta Hika.
Alimentos de Españaren lankidetzaz, aurten, aintzatespen berri bat aurkeztu da, Eguzki Jasangarria, eta Eneko Atxari eman diote (Azurmendi, Repsol Gidaren Hiru Eguzki) ingurunearen, artisau-ekoizleen eta energia-eraginkortasunaren alde hartu duen konpromisoagatik.
Repsol Gidaren Hiru Eguzki dituztenek babesa eskaini nahi izan diete golardoa emanez Eguzkia jaso berri dutenei, lekukoa modu sinbolikoan pasatuz.
Repsol Gidaren 2021eko Eguzkien zerrenda, 618 jatetxe tarteko dituena, ikuskaritza-taldeko 53 gizon-emakumeek egindako ahalegin handiaren emaitza da, izan ere, Estatuan zehar aurreikusiak zituzten bisita guztiak egitea lortu dute, 2020an bizi izandako aparteko baldintzen gainetik.
Repsol Gidaren 2021eko Eguzkiei buruzko informazio gehiago, hemen.