Eusko Legebiltzarrera iritsi da Hidrogenoaren Euskal Estrategia

Euskal Energia Erakundearen zuzendari nagusi Iñigo Ansolak atzo aurkeztu zizkien Eusko Legebiltzarreko ordezkari guztiei Eusko Jaurlaritzaren Hidrogenoaren Euskal Estrategian ezarritako lan-ildo nagusiak. Bektore honek eskaintzen dituen aukera energetikoak, ingurumen-arlokoak, eta industria- eta teknologia-garapenekoak aprobetxatzeko Euskadi lidergo-posizio batean kokatzeko oinarriak ezartzen dituen dokumentu bat, eta lagungarria izango dena Euskal Energia Estrategiaren energia-sistema eraldatzeko helburuak betetzeko.

Bere mintzaldian, Ansolak nabarmendu zuen elementu hori funtsezkoa izango dela energia berriztagarriak behin betiko abiarazteko eta energia-sisteman integratzeko, eta hori ezinbestekoa da Euskadi bere gain hartutako deskarbonizazio-kuotetara iristeko, Europako helburuekin eta Parisko akordioarekin lerrokatuta. Azken helburua 2050ean petrolioaren eta haren deribatuen zero-kontsumoa lortzea da energia-erabileretarako, eta garrantzi handiko helburua da hori industria-gizarteetan, hala nola euskal gizartearen kasuan.

Egungo ahalmen industrial, logistiko eta teknologikoetan oinarritutako Euskadiko hidrogenoaren produkzio-, banaketa- eta kontsumo-ekosistema baten sorkuntza bultatzea du helburutzat Hidrogenoaren Estrategiak. Hidrogeno-haran horrek euskal industria eta beste sektore batzuk –hala nola garraioa– deskarbonizatzeko erreminta bideragarri bezala balio duen hidrogenozko tokiko merkatu bat sortzea ekarriko du. Era berean, euskal teknologia zenbait sektoretan –hala nola eolikoan– garatzearekin gertatu den bezala, ezagutza hori nazioarteko merkatutara esportatzea ahalbidetuko du, sektoreak Europa osoan hazkundea izango duela aurreikusten baita datozen urteetan.

Finkatutako helburuek produkzio osoa hartzen dute barnean (produkzioa, biltegiratzea, garraioa eta banaketa), eta horrek elementu horren ikuskera holistikoa dakar Euskadiko Energia Estrategiaren helburuekin integratzeko.

Kalkuluen arabera, 910 eta 1.510 milioi euro bitarteko balioa duten inbertsioak beharko dira helburuak lortzeko. 2030ean hidrogeno berdearen 100.000 tonako produkzioa ahalbidetuko luke horrek.