Emiliano Lopez Atxurra, Petronorreko presidentea, eta Aitor Elizegi, Athletic Clubeko agintari nagusia, proiektua abian jartzeko ekitaldian izan dira; 150.000 euroko inbertsioa egingo da, eta lehenengo 12 plaka fotovoltaikoak jarri dituzte martxan.
Guztira, 100 kWeko potentzia duten 300 eguzki-plaka instalatuko dira, eta horiei esker, erabiltzaileen elektrizitate-faktura % 25 murrizteko aukera izango da. Era berean, ekimen honen bitartez, urtean 425 tona CO2 gutxiago isuriko dira, hau da, CO2 25 urtez xurgatuko luketen 1.600 zuhaitz landatuko balira bezalaxe.
TEK (Tokiko Energia Komunitatea, euskaraz) izenaz ezagutzen diren Edinorren energia-komunitateek 0 km-ko energia iraunkor eta merkea sortu, kontsumitu eta partekatzeko aukera ematen dute. TEKak urtero 200 bizilagunek kontsumitzen duten energia elektrikoaren %25 sortzen du, eta gainerako %75a energia garbia sortzen duten aukeratutako enpresei erosten die. Edinor arduratzen da guztiaz: aholkularitza eman eta espazioak identifikatzen ditu eta instalazioaren abiaraztea eta geroko garapena kudeatzen ditu.
Edinorren eredua 500 metroko erradioan kokatutako etxeei zuzenduta dagoen arren, TEK Athletic irekita dago ekimenarekin bat egin nahi duten guztientzat, www.tekathletic.eus webgunearen bitartez.
Prentsa oharra, hemen.
Bideoa, hemen.