Josu Jon Imaz: “Deskarbonizazioa ez da elektrifikazioa”

Lourdes Pérez, Josu Jon Imaz eta Arantxa Tapia, mahai-inguruan.
“Deskarbonizazioa ez da elektrifikazioaren berdina”, “neutraltasun teknologikoari”  eusteko beharra eta  “gure ingurune teknologiko eta industriala”  behatzeko erronka dira Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak Trantsizio Energetikoaren Katedraren aurkezpenean eskaini dituen hiru gakoak.

Tecnun, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak eta Repsol Fundazioak Trantsizio Energetikoaren Katedra aurkeztu dute gaur Donostian. Hidrogenoaren ikerketa eta irakaskuntza ditu ardatz, mugikortasun iraunkorrerako aukera tekniko eta balio estrategikoko aukera gisa.

Alfonso Sánchez-Tabernero Nafarroako Unibertsitateko errektoreak, António Calçada Repsol Fundazioko zuzendari nagusiak eta Tomás Gómez Acebo katedraren zuzendariak  “hasiera”  eman diote. Ondoren, mahai-ingurua izan da, “Hidrogenoaren papera trantsizio energetikoan”   izenburupean, Diario Vascoren zuzendariorde Lourdes Pérezek moderatu du, eta Josu Jon Repsolen kontseilari delegatuak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak, eta Ignacio Martín Repsoleko kontseilari independenteak eta Tecnungo irakasle laguntzaileak parte hartu dute.

Josu Jon Imazek gogora ekarri du Repsol izan dela 2050ean zero isurketa egiteko konpromisoa hartu duen sektoreko lehen konpainia, eta, gaur egun, Espainian hidrogeno-kontsumo guztiaren %60 Repsolek ekoizten duela; izan ere,  “deskarbonizazioa eta elektrifikazioa ez direla berdinak”  esan du.  “Gure ingurune teknologiko eta industrialaren aukerak kontutan hartuko dituen”  trantsizio energetikoa aldarrikatu du, uneoro  “beharrezko neutraltasun teknologikoa”  mantenduz.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako sailburuak adierazi duenez,  “hidrogenoa bezalako irtenbide berrien aldeko apustuak zorionez euskal industriak aprobetxatzen dakien aukera bat irekitzen du”.  Ignacio Martinen hitzetan, “ingurumen, gizarte eta ekonomia eragina”  kontutan hartzeaz gain,  “epe luzera pentsatzea”  beharrezkoa izango da,  “epe laburrera azken helburura iristea ahalbidetuko duten urratsak emanez, berehalako onurak lortzeaz gain”.