Hala, etapa berri honetako bere lanaren ardatza “elektrolisi bidezko hidrogeno ekoizpeneko egitasmoak ezartzea eta dagoeneko arlo industrialerako identifikatutako erregai sintetikoen fabrikazioa” izango da. Egitasmo horien artean daude Petronorrek iragarri dituenak, Portuan gauzatzen ari direnak, adibidez erregai sintetikoak fabrikatzeko 10 MW-eko elektrolizatzailea, eta mugikortasuna bezalako beste erabilera batzuetarako hidrogeno ekoizpenekoak eta Abanto Zierbenako parke teknologikoa zerbitzatuko dutenak; edo tamaina handiko etorkizuneko elektrolizatzailea, 100 MW-koa, findegiko prozesua deskarbonizatzekoa, egun gas naturalarekin ekoizten den hidrogenoaren ordez.
Horregatik dio bere lan berriak konpainia aldaketa dakarren arren egitekoa duen “lanaren zati batek Petronorren lehiakortasuna hobetzera bideratuta jarraituko” duela: “enpresa honetan eman dut nire ibilbide profesional osoa eta horrek ahalbidetu dit esperientzia eta aurrerabide profesionala izatea, beti ilusio handiz lan eginda, eta oso eskertuta nago”.
Bere ibilbidea askotarikoa izan da, batik bat azken urteetan: Prozesuetan ekin zion, Konbertsio arloan, eta lau urteko aldiaren ostean URF proiektuan hasi zen, sorreratik 2011n abian jarri zen arte. Ondoren coquer unitateko Operazio arduradun izan zen, “oroitzapen ederreko sasoi profesionala, nahasia batzuetan, baina planta berria eraikitzen eta abiarazten parte hartu zuten pertsona guztiek lehen uneetako zailtasunak askogatik gainditu zituzten”.
Gero urtebetez desulfurazio arloko Operazio buru izan zen. 2018ko irailetik 2020ko ekainera arte Segurtasun eta Ingurumeneko zuzendariordetzako gerente seniorra izan zen, azken hamar hilabeteotan Ingeniaritza, Garapen eta Berrikuntzako zuzendaritzan egon aurretik. Garcíak bere esker ona adierazten die Petronorren lankide izan dituen denei, “eta zorionez desafio berrietan aurkituko gara eta lan egingo dugu”.