Petronorrek bere zuzendaritza berrantolatzeari ekingo dio kudeaketan efizientzia handiagoa lortzeko. Hala, orain arte Ingeniaritza eta Garapen zuzendaritzan zeuden sailak gainerako zuzendaritzetan sartuko dira.
Zehazki, Informazio Teknologien saila zein Petronor Innovación José Ignacio Zudaireren peko Pertsonak eta Antolaketa, Ekonomiko-Finantzieroa eta Harreman Instituzionalak deritzon zuzendaritzan ariko dira. Prozesuak, Plangintza eta Analisia eta Optimizazioa eta Kontrola Antonio Lorenzo buru duen Produkzio zuzendaritzara doaz. Azkenik, Ingeniaritza saila Fidagarritasun, Ingeniaritza eta Mantentzeko zuzendaritzan egongo da, Pedro Boyraren menpe. Bere aldetik, Matilde García, Ingeniaritza eta Garapeneko zuzendaritzako egungo gerente Sr.-a, Repsol taldeko Hidrogeno zuzendaritzara doa.