Han ekimen industrial nazional ezberdinen berri eman zen, industria petrokimikoetan, eraikuntzakoetan eta biomasa plantetan CO2 atzitzearekin lotutakoak. Halaber, atzitutako CO2aren erabilerari emandako zenbait alternatiba aurkeztu ziren: metano eta metanol ekoizpenean eta eraikuntza materialen fabrikazioan.
Bere jardunean Gonzálezek azaldu zuen egungo eta etorkizuneko zein testuingurutan mugitzen den Petronor bezalako enpresa baten jarduera eta zein bide hartzen dabilen 2050. urtean CO2 zero isuri garbiko enpresa izateko. Ildo horretan, ‘Business as Usual’-eko irtenbideetaz aritu zen, teknologia berritzaileak abiatzeaz eta hidrogenoaren bektorearentzat ekosistema bat sortzeaz.
Petronorrek bere gain hartzen du eredu industrial deskarbonizatu bati begirako trantsizioaren desafioa eta horretarako “bere prozesuetan sakonduko du bere ohiko katalogoko ideia eta egitasmoekin (elektrifikazioa, integrazio energetikoa, tenperatura baxuko errekuperazioa) eta teknologia berritzaile baina jada komertzialekin”, esan zuen Gonzálezek. Hidrogenoak “aukera asko ematen ditu energia berriztagarriei begirako aldaketan, ekoizpenean zein erabileran dagoeneko garatutako teknologiekin”, nabarmendu zuen, Petronorrek Hidrogenoaren Korridorean duen lidergoa goretsita.