Emiliano López Atxurrak europar egitasmoaren baitako “iberiar etxe komuna” defenditu du Portugalen EBko presidentetzari buruzko ekitaldi batean

José Ignacio Vicinay. Emiliano López Atxurra, João Mira Gomes eta José Ángel Corres, gaur goizean.
Petronor-eko presidente Emiliano López Atxurrak gaur goizean esan duenez “Eurasiako mendebaldeko muturra den Iberiar Penintsula ezin da zatituta egon”,  izan ere  “europar etxe komunaz hitz egiten ari bagara iberiar etxe komunaz hitz egin behar baitugu, lotura asko ditugulako, horien artean energetikoa”.

López Atxurrak ‘Portugalen presidentetza EBn: Portugalgo Gobernuaren planak eta euskal enpresentzako aukerak’ izeneko webinar batean parte hartu du. Portugal EBko Kontseiluaren txandakako bere presidentetza amaitzear dago, eta sasoi honetan susperraldi ekonomikoari eta krisiaren irteerari begirako emaitza zehatzak lortzea izan da bere helburu nagusia. Testuinguru honetan antolatu dute Cámarabilbao-k eta Petronor-ek euskal enpresei begirako topaketa, João Mira Gomes Portugalek Espainian duen enbaxadorearen parte-hartzearekin, eta bertan Portugalek Europako Batasunerako duen Programari buruzko solasaldia eskaini du, honek euskal enpresei nola eragin diezaiekeen eta Europan eredu sozial eta berritzaile bat nola bultza dezakeen zehaztuta.

Ekitaldiko aurkezpena Cámarabilbao-ko presidente João Mira Gomes-ek eta Petronor-eko presidente Emiliano López Atxurrak egin dute eta azken honen hitzetan “europar egitasmoa kohesiozkoa da, integraziozkoa, lehiakortasun eta konfiantzazko agertoki batera eramango gaituena”.  Horrela Europar Batasuneko Kontseiluko sei hilabeteko portugaldar presidentetzaren hiru oinarriak azpimarratu ditu: “oinarri soziala, trantsizio energetikoa berriztatze eta berpizkunde teknologiko eta industrial eta iraunkortasun modura, eta autonomia estrategikoa”.

João Mira Gomes enbaxadoreak Espainia eta Portugalen arteko merkatal harreman estua azpimarratu du, merkatu bakar batera daramana. Espainia da bere bezero nagusia, haren esportazioen laurdena hartzen duenez. “Espainiak Latinoamerika osora baino ondasun gehiago esportatzen ditu Portugalera, eta pandemiaren ostean azkarren berpiztuko den merkatua izango da”,  esan du. Euskadirekiko harremanei dagokienez, adierazi du zortzigarren hornitzailea dela, eta Portugali egindako espainiar erosketen %4 hartzen dituela.