La Arena hondartza (Muskiz-Zierbena) egoera onean dago eta kalifikazio bikaineko urak ditu, beraz, bainua librea da. Hala ziurtatzen du Bizkaiko Bainu Eremuetako Osasun Kontrolerako azken Programak.
La Arenan bezala, uraren kalifikazioa bikaina da eta bainua librea Ereagan, Azkorrin, Arrigunagan, Barinatxen (Solandotes), Atxabiribil-Arriateran, Muriolan, Plentzian, Gorlizen, Armintzekoalden, Bakion, Aritzatxun, Laidan, Lagan, Ean, Ogellan, Isuntzan, Karraspion (erdialdea) eta Arrigorrin.
Ura “ona” da Las Arenas, Laidatxu eta Karraspio (itsasadarreko zonaldea) hondartzetan, eta “nahikoa” San Antonion. Horietan guztietan bainua ere librea da.
Musukoa derrigorrezkoa da hondartzan eta bertan hiru ordu baino gehiago ez egotea gomendatzen da, ahalik eta jende gehienak gozatzeko aukera izan dezan.