Aztertutako 22 hareatzetatik La Arena izan da emaitzarik onenak lortu dituenetako bat. Txostenaren arabera, uraren osasun-kalifikazioa bikaina da, eta, beraz, librea da bainua.
Ereaga, Azkorri, Arrigunaga, Barinatxe/Solandotes, Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritzatxu, Laida (itsas eremua), Laga, Ogella, Isuntza, Karraspio (erdialdea) eta Arrigorriko urak ere bikainak dira eta bainua librea da.
“Ona” da Areeta, Laidatxu, Ea, Laida (itsasadarraren eremua) eta Karraspio (itsasadarraren eremua) hondartzetako ura, eta “nahikoa”, berriz, Abiña San Antoniokoa. Horietan guztietan bainua ere librea da.
Gogoratu beharra dago, musukoa derrigorrezkoa dela hondartzan, eta anbar bandera jarriko dela edukiera betetzen denean. Okupazio hori Aldundiaren webgunean eta BizkaiUP aplikazioan kontsulta daiteke. Hondartzetan hiru ordu baino gehiago ez egotea ere gomendatzen da, ahalik eta jende gehien gozatzeko aukera izan dezan.