Oihane Ainzek “Renewable Energy” masterra egingo du Cranfield-eko Unibertsitatean (Erresuma Batua), eta Josu Legorburuk bere nazioarteko prestakuntza osatuko du Cincinnati-ko Unibertsitatean (Estatu Batuak), “Materials Science & Engineering” masterra eginez. Josu Legorburu eta Oihane Ainz-ek, euren espediente liluragarriari esker bekak jaso dituzten ikasleek, euren ibilbide akademikoa zehaztu dute, Petronorri eskerrak emanaz pandemiaren hain garai zailean emandako babesagatik.
Pandemiak ezarritako segurtasun-neurriak betetzeko edukiera murriztuarekin egin den ekitaldian, Petronor Innovación-eko zuzendari Manu Núñez-ek 2050.ean isuri garbi zeroko enpresa izateko Petronorrek eta Repsol-ek dituzten etorkizuneko egitasmoen errepasoa egin du, azpimarratuta horiek “plan estrategiko oso sendoan” dutela oinarria. Gainera, zorionak eman dizkie bekadun biei, Petronorren desiorik onenak helarazita.
Petronorrek 25.000 euro jartzen ditu urtero 12.500 euroko bi beka emateko, titulu bikoitza eskuratu nahi duten Eskolako Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko bi ikasleren prestakuntza osatzen laguntzeko. Findegiko fundatzaile eta lehen presidentearen oroimena omentzeko sortu ziren, Enrique Sendagorta beken helburua ingeniaritzako ikasleen nazioarteko prestakuntza aurreratua bultzatzea da, energiaren, berrikuntzaren eta digitalizazioaren arloan.
Roberto Velascok, Petronorreko Administrazio Kontseiluko kideak, Enrique Sendagorta gogoratu du, “pertsona probidentzial eta aparteko enpresaritzat” jota, gehituz inoiz ez direla “Eskolako 50 ingeniari baino gutxiago izan Petronorren”, eta horien artean Manu de la Sen nabarmenduta, Petronorreko kontseilari delegatu izandakoa.
Ingeniari Eskolako zuzendari Charles Pintok, bere aldetik, esker ona adierazi dio Petronorri “beka hauen bitartezko bere ekarpenagatik, zentroko zenbateko handienekoa”. Ekitaldian, Graduondoko Antolamendu Akademikoko zuzendariordea Susana Uriarte eta Nazioarteko Harremanetarako zuzendariordea Saioa Herrero ere izan dira.
Horrela, konpainiak lehen mailako profesionalen prestakuntza sustatzen du, euskal industria-sektorearen garapenari lehia-abantailarekin eusteko beharrezkoak diren garapen teknologikoak ahalbidetzen dituztenak.