AOPek Ekoerregaiak Sustatzeko Plataformarekin bat egin du, erregai likidoek trantsizio energetikoan duten eginkizuna defendatzeko

Plataforma osatzen duten elkarteak.
Lehorreko, itsasoko zein aire bidezko garraioaren sektorea, nekazariak, arrantzaleak eta erregai eta bioerregaien ekoizle eta banatzaileak ordezkatzen dituzten elkarte nagusiek, AOP (Petrolio Produktuen Operadoreen Espainiako Elkartea) barne, Ekoerregaiak Sustatzeko Plataformarekin bat egin dute, karbonoan neutroak diren erregai likido berriztagarrien erabilera bultzatzeko, deskarbonizazioaren aldeko bide osagarritzat.

Ekoerregaiak petrolioaren ordezko lehengaiekin ekoitzitako erregai likido berriztagarriak dira, CO2 isurpen txikiak edo ezdeusaren parekoak dituztenak, eta izendapen horri atxikita dauden erregai likidoak ekoizteko teknologiek konbustio bidezko motorren mugikortasunari lotutako BEGen eta bestelako gas kutsatzaileen isurpenen egiazko murrizketa errazten dute, neutraltasun teknologikoa errespetatuz eta industriaren garapena sustatuz.

Hamasei elkartek osatutako Plataformak ekoerregaiak deskarbonizazio-planetan sar daitezela eskatu du, isurpenak murrizten, ekonomia zirkularra bultzatzen eta Espainia Hustua garatzen lagun dezaketen heinean.

AOPrekin batera, jatorrizko agiria sinatu dutenen artean daude AEVECAR, ALA, ANAVE, APPA Biocarburantes, ASAJA, ASTIC, ATliq, BIO-e, CEEES, CEPESCA, CETM, CODIGASOIL, FEDEPORT, GEREGRAS eta UPI. Elkarte hauek era guztietako 319.000 enpresa baino gehiago ordezkatzen dituzte, guztira 2,5 milioi lanpostu baino gehiago biltzen dituztelarik.

Manifestua, hemen.