“Gaztelu Berri” hiru hilean behingo aldizkariaren 102. zenbakia eskuragarri dago Petronorren webgunean.
Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenan ere banatu den aldizkariaren azken ale honetan Petronorrek findegiaren eta portuaren arteko poliduktua gauzatzeko Ur Partzuergoarekin sinatu duen akordioaz, Hidrogenoaren Teknologiei buruzko Unibertsitate arteko Master berriaz, Muskizen birlandatu den erretako 7 hektareako lursailaz, Petronorreko 2020ko jardueraren emaitzez, Repsolek San Mamesen instalatuko duen energia kudeatzeko sistema adimendunaz, eta Repsol Eguzki berriei buruz informatzen du, hainbat gairen artean.
Gainera, muskiztarra, findegiko operadorea eta DYAko boluntarioa den Joseba Allenderi egindako elkarrizketa dakar.
“Gaztelu Berri” aldizkariaren 102. zenbakia, hemen eta hemen.