Ondarruko traineruak XXXVIII. Petronor Ikurriña lortu zuen atzo Zierbenan, eguraldi aldaketari esker, eta Orio Orialki-k Edinor Ikurriña irabazi zuen, EuskoTren Ligako lidertzara igoz. Zierbenakoek bederatzigarren postua lortu zuten.
Ondarroa Cikautxok Eusko Label Ligan lortzen duen lehenengo Ikusrriña lortu zuen atzo Zierbenan. Haizea eta marea bere aliatu bilakatu ziren eta 20:32.20ko denborarekin XXXVIII. Petronor Ikurriña irabazi zuten bizkaitarrek, Lekittarra Elecnor eta Santurtzi T. y G. Aguadoren aurretik. Sailkapen orokorrean, Soterak lehenengo lekuan jarraitzen du 42 puntekin, Go Fit Hondarribia bigarren postuan dago 36 puntuekin eta Zierbena Bahias de Bizkaia hirugarren 35 puntuekin.
Orio Orialki-k, bere aldetik, Edinor Ikurriña lortu zuen, 13 punturekin sailkapeneko lidertzan jarriz, Donostia Arraun Lagunak-ekin berdindurik. Donostiarra Lacturale hirugarren postuan dago 9 punturekin eta Hondarribia Bertako Igogailuak sailkapeneko azkena da, 5 punturekin.