Repsol-ek eta Renault Group-ek euren lankidetza berretsi dute AutoGas bultzatzen jarraitzeko

Repsol-ek eta Renault Group-ek lankidetzako euren akordioa berritu dute automobilgintzako sektorean AutoGas bultzatzen jarraitzeko asmoarekin, energia alternatiboak sustatzeko duten estrategiaren baitan. Konpainia biak mugikortasun iraunkorrari eta zero isurien helburuei buruzko ikuspegian bat datoz, eta modu aktiboan ari dira lanean merkatuak dituen mugikortasuneko alternatiba guztietan. Euskal Autonomia Erkidegoak AutoGaseko 23 hornitegi ditu, 9 Bizkaian, 9 Gipuzkoan eta 5 Araban.

Aliantza honi esker, konpainia biek AutoGasak erregai alternatibo eta ekologiko gisa dituen onurak sustatzeko konpromisoa hartzen dute, Dacia ECO-G gamako (Duster eta Sandero) eta Renault gamako (Clio eta Captur) ibilgailuen bidez. Halaber, enpresa multienergetikoak ekintzak egingo ditu bai bere bezero partikularren zein profesionalen artean Renault Group-en mota honetako ibilgailuen erosketa sustatzeko.

AutoGasak Nox-en isuriak %68 gutxitzen ditu eta %100era arte partikulenak, Gas Likidotuaren Elkarte Europarraren datuek diotenez. Gainera, negutegi efektua murrizten laguntzen du CO2 isuriak %14 gutxitzen dituelako eta zarata-mailak %50 egiten du behera. Guzti horrengatik, AutoGaseko ibilgailuek DGT-k emandako ECO etiketa dute, hirietan trafikoa arautzeko erreferentziazkoa dena, eta murrizketarik gabe zirkulatzea ahalbidetzen duena.