Zenbait unitate abiarazi aurreko mantenu lanak

Petronorrek jakinarazi nahi du geldi dauden zenbait unitate abiarazi aurretik ekipo batzuren mantenu eta inspekzio lanak egiten ari dela.

Lan horien ondorioz, zuziaren garra handitu daiteke halakoren batzuetan, baina ez dago inolako arriskurik horretan.

Horrela jakinarazi zaie honezkero Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.