Alicia Romero diputatu katalanak Somorrostro PZ bisitatu du, Euskadiko LH ereduan eta enpresekin duen harremanean interesatuta

Sergio San Martín, María Gaztelu, Jorge Arévalo, Emiliano López Atxurra, Alicia Romero eta Javier Laiseca, gaur goizean, Somorrostro PZ-n.
Alicia Romero PSC-ren bozeramailea Kataluniako Parlamentuan eta Unibertsitate zein Ikerketa idazkariak bertatik bertara ezagutu du nola funtzionatzen duen Euskadiko Lanbide Heziketa ereduak, baita enpresa-sarearekiko harremanak ere, Somorrostro Prestakuntza Zentrora egindako bisitan. Zentroak Petronorrekin aliantza estrategikoa du, eta, horren arabera, prestakuntza-planak diseinatzen dituzte elkarrekin, Konpainiako langile berriak kualifikatzeko. Zentroaren eta enpresaren baterako proiektua da, eta 20 urte baino gehiago daramatzate lankidetzan, ezagutza hobetuz.

Petronorreko presidente Emiliano Lopez Atxurra, Eusko Jaurlaritzako LH-ko sailburuorde Jorge Arévalo, Somorrostro Prestakuntza Zentroko zuzendari Javier Laiseca, Somorrostro Prestakuntza Zentroko Berrikuntza zein Kanpo Harremanetako zuzendari Sergio San Martín eta Petronorreko Talentu kudeatzaile María Gaztelu diputatuarekin izan dira.

Jorge Arévalok azpimarratu du Euskadiko Lanbide Heziketak harreman “hurbila”  duela bere enpresekin,  “LH-ren helburu garrantzitsu bat enpresen beharrizanen arabera lan egitea da, eta gure lana argi eta garbi definitzen da behar horien arabera eta pertsonak ahalik eta ondoen prestatzera, haien enplegagarritasuna eta gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Horregatik, Euskadiko LH-a oso lotuta egongo da beti bere enpresekin”.

Somorrostro Prestakuntza Zentroak mantenu-lanetako teknikarientzako eta plantako operadoreentzako programa espezifikoak martxan dituela jakin izan du diputatu katalanak. Mantenu-lanetako teknikariari dagokionez, Zentroak bi espezializazio-programa ditu Petronorrentzat eta bere kontratentzat diseinatuta, Eusko Jaurlaritzako LH-ko sailburuordetzaren lankidetzarekin, koordinazioarekin eta onespenarekin. Gainera, irakas-guneak metodologia propioa du, enpresarekin batera diseinatua, plantako operadoreak prestatu eta gaitzeko. Somorrostrok prestatutako 400 pertsona baino gehiagok Petronorrek kontratatu ditu, enpresak behar dituen ezagutzak eta kualifikazioa izateagatik.

Alicia Romeroren hitzetan, bilera “oso interesgarria”  izan da, Lanbide Heziketari buruzko ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko aukera izan baitute, eta Euskadiko LH-a  “jarraitu beharreko adibidea”  dela adierazi du. “Ikuspuntu guztietatik eman zaio lehentasuna, eta Euskadi zoriondu behar da azken hamarkadetan lidergo hori izan duelako”  aipatu du.

Gaur egun, hidrogenoari buruzko teknologien inguruko metodologiak lantzen ari dira Zentroa eta findegia, Petronorri merkatu berrietarako trantsizioan laguntzeko, baita etorkizuneko operadorea plantan gaitzeko programa berriak ere, non gaitasun digitalek eta zeharkakoek garrantzi handiagoa izango duten. Zentzu honetan, Javier Laisecak esan du Zentroa eta Petronor “energiaren gaira egiten ari den trantsizio berriarekin etorkizunerako proiekzio batean”  murgilduta daudela, “bi erakundeen irabazi eta irabazi proiektu komun honetan jarraitzeko eskuz esku parte hartuz”.

Bideoa, hemen eta hemen.