Daniel Helguerak, iaz Sendagorta Beka jaso zuen EHUko ikasleak, bere ikasketak amaitu berri ditu Estatu Batuetan

Daniel Helguerak, Estatu Batuetan Adimen Artifiziala ikasteko iaz Sendagorta beka bereganatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak, Illinois Institute of Technology-n Konputagailu bidezko Ikuskera eta Kontrolerako Adimen Artifizialeko Ingeniaritzako Maisutzako ikasketak amaitu eta publikoki adierazi dio bere esker ona Petronorri honen babesagatik. Sendagorta beka 2020ko martxoaren 4ean eman zitzaion, 2020-2021 ikasturtean bere ikasketak atzerrian osatu zitzan

Helguerak nabarmendu duenez, Euskal Herriko Unibertsitateko bere ikasketek  “diziplina anitzeko heziketa sendoa eta moldagarritasun handia”  eman zioten. Digitalizazioarekiko, berrikuntzarekiko eta teknologiarekiko bere grinak Estatu Batuetara eraman zuen Petronorren laguntzarekin, adimen artifizialeko eta eguneroko bizitzako aplikazioetarako ikasketa automatikorako abileziak lortze aldera, ikasketak burututa lortu duena. Helguera zenbait proiektutako lankide izan da Illinois Institute of Technology-ko Ingeniaritza Elektriko eta Informatikoko sailean.