Ohikoa den bezala, zabalkunderako-jardunaldiak hiru ekitalditan banatuko dira. Bihar, osteguna, Naukas PRO izango da, eta ikerketa zentroek, laborategiek, izen handiko zientzialariek edo lantaldeek 20 minutuan azalduko dute euren lana zertan datzan. Iñigo Cobelo Petronorren filiala den Edinorreko Garapen zuzendariak parte hartuko du ekitaldi honetan. Hilaren 24an eta 25ean Naukas Bilbao 2021en txanda izango da, eta 10 minutuko 40 hitzaldi baino gehiago eskainiko dira. Igandean, hilak 26, txikientzako Naukas KIDSekin amaituko dira jardunaldiak.
Sarrera librea eta doakoa izango da, indarrean dauden arauak betetzeko aurten murriztuko den edukiera bete arte. Covid-19 segurtasun-protokoloari jarraituz, saio bakoitzaren sarreran bertaratutakoen izena, abizena eta harremanetarako telefonoa jasoko dira inprimatuta entregatuko den fitxa batean.
Deskargatu fitxa, hemen.