Uraren kalitatea bainatzeko “bikaina” da La Arena hondartzan (Muskiz-Zierbena), baita Bizkaiko beste hamazazpi hondartzetan ere, Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egindako azken osasun-kontrolaren arabera.
Zehazki, La Arenaz gainera, Ereagan, Arrigunagan, Azkorrin, Barinatxen (Solandotes), Atxabiribil-Arriateran, Muriolan, Plentzian, Gorlizen, Armintzekoalden, Bakion, Aritzatxun, Laidan, Lagan, Ogellan, Isuntzan, Karraspion (erdiko gunea) eta Arrigorrin ere ura “bikaina” da bainurako.
Las Arenaseko, Laidatxuko, Eako eta Karraspioko (itsasadarraren eremua) hondartzetako uraren kalitatea “ona” da, eta “nahikoa” San Antonion.
Bainua librea da Bizkaiko hondartza guztietan, betiere COVID 19 Kontingentzia Planean ezarritako neurriak errespetatuz.
Egiaztatu hondartzen okupazio-maila, hemen.