Energiaren erabilera eraginkorrarekin konprometituak

Gaur, Energia Aurrezpenaren Munduko Eguna, Petronorrek bere instalazioetan eta jardueretan energia eraginkortasunez erabiltzearen aldeko apustua berretsi du, baliabide naturalak zaintzeko, berotegi-efektuko gasen (BEG) emisio atmosferikoak murrizteko eta klima-aldaketaren ondorioak arintzen laguntzeko.

Energia-eraginkortasuna ezinbestekoa da energia kontsumoa murrizteko, prestazioak eta erosotasuna galdu gabe. Gainera, horri esker iraunkorragoak izatea lortzen da, atmosferara CO2 eta berotegi-efektuko gainerako gasen isurketak murriztuta.

Ildo horretan, Petronorrek bere prozesuak optimizatzen eta azken energia-kontsumoa murrizten jarraitzen du, teknika erabilgarri onenak erabiliz eta berrikuntzan inbertituz.

Gainera, gogoratu behar da, iraunkortasunarekin duen konpromisoarekin bat etorriz, Repsolek (Petronor talde honen parte da) 2050ean zero isurtze garbi lortzeko helburua ezarri duela, eta, beraz, helburu handinahi hori bere gain hartu duen sektoreko lehen konpainia bihurtu dela.