Espainiako Mantentze-lanen Elkartearen aitorpena Petronorrentzat

Iñigo Esteban eta Pedro Boyra, sariarekin.
Espainiako Mantentze-lanen Elkarteak (AEM) Petronorren lankidetza aitortu du, konpainia ere sortzailekide duen Euskadiko Mantentze-lanetako Batzorde Teknikoaren bitartez, Bilboko Guggenheim Museoan energia sektoreko Mantentze-lanei buruzko XVII. Jardunaldien harira antolatutako galaren barruan.

Saria Gerardo Álvarez Cuervo AEMko 1. presidenteordeak eman zion Pedro Boyra Fidagarritasun, Ingeniaritza eta Mantentze-lanetako zuzendariari, Espainiako Mantentze-lanen Elkarteko Energia Batzordearen zein Euskadiko Batzordearen arduradunak bertan zirela.

Iñigo Esteban Petronorreko Mantentze-lan Elektrikoetako buruak ere parte hartu zuen Energia Sektoreko Mantentze-lanei buruzko XVII. Jardunaldietan, “Hidrogeno Berdearen elektrolizagailu bidezko sorkuntza. Mantentze-lanetako eskakizunak” izenburuko hitzaldiarekin.

Espainiako Mantentze-lanen Elkartea (AEM) 40 urtetik gorako ibilbidea duen irabazi-asmorik gabeko erakundea da, industria arloko mantentze-lanen ezagutza sustatzeko eta mantentze-lanen zabalkunde-organoa izateko asmoz sortutakoa, mantentze-lanetako enpresen eta profesionalen kolektiboa Administrazioaren zein nazioarteko erakundeen aurrean ordezkatzeaz gain. Askotariko jarduerak antolatzen ditu Estatu osoan: estatuko zein nazioarteko biltzarrak, jardunaldiak, mintegiak, ikastaroak, etab.