Guztira, 14 hitzaldi emango dira, euskaraz, ikastetxe guztien artean. Mintzaldiak ikastetxeetan bertan izango dira eta landuko diren gaietako profesionalek emango dituzte. Honako hauek izango dira jorratuko diren gaiak: genero-berdintasuna; kirolak osasunerako dituen onurak; emozioetan heztea; elikadura-ohitura osasungarriak; berdintasuna, emakumea eta kirola; eta haurren obesitatearen prebentzioa.
Hitzaldi hauen helburua, pertsonen garapenerako oinarrizko hezkuntza alderdiak erakustea eta zabaltzea da; kirol-jarduera sustatzea gure gizartearen mehatxuak (drogak, alkohola, genero-indarkeria, xenofobia, bullying-a, etab.) desagerrarazteko bitarteko gisa; eta gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzen laguntzea, gure hurkoekiko eta inguratzen gaituen inguruarekiko.