Inguruko ikasleei zuzendutako Petronor Kultura Kanpusa bueltan da

Petronorrek, ByP Eventos Deportivosekin elkarlanean, Kultura-kanpusaren bigarren edizioa antolatuko du azaroaren 15etik 30era, Muskizko eta Abanto-Zierbenako ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Helburua, ikasgeletan zein gizartean, arazoen aurrean errespetua, elkarrizketa eta sentsibilizazioa sustatuko duten bizikidetzako oinarrizko balioak hedatzen laguntzea da.

Guztira, 14 hitzaldi emango dira, euskaraz, ikastetxe guztien artean. Mintzaldiak ikastetxeetan bertan izango dira eta landuko diren gaietako profesionalek emango dituzte. Honako hauek izango dira jorratuko diren gaiak: genero-berdintasuna; kirolak osasunerako dituen onurak; emozioetan heztea; elikadura-ohitura osasungarriak; berdintasuna, emakumea eta kirola; eta haurren obesitatearen prebentzioa.

Hitzaldi hauen helburua, pertsonen garapenerako oinarrizko hezkuntza alderdiak erakustea eta zabaltzea da; kirol-jarduera sustatzea gure gizartearen mehatxuak (drogak, alkohola, genero-indarkeria, xenofobia, bullying-a, etab.) desagerrarazteko bitarteko gisa; eta gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzen laguntzea, gure hurkoekiko eta inguratzen gaituen inguruarekiko.