SUM Bio 21 Bilboko Adierazpenaren sinaketaz amaitu da gaur

35 erakunde publiko eta pribatuk sinatu dute gaur Bilboko Adierazpena.
SUM Bio 21-ari amaiera emanez, Bilboko Adierazpena sinatu dute gaur 35 erakunde publiko eta pribatuk, GIHekin nahiz Agenda 30ekin lerrokatutako mugikortasun-ereduen alde lan egiteko konpromisoa berenganatuz.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea buru izan duen sinaketaren aurretik, SUM Bilbao hiri-mugikortasun iraunkorrari buruzko biltzarraren itxierako ekitaldia izan da Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentearen eta Alfonso Gil FEMPeko Mugikortasun eta Garraio Batzordeko presidentearen eskutik.

López Atxurrak SUM Bilbao 2021 lankidetza publiko-pribatuaren adibidetzat jo du, eta hurrengoa gaineratu du: “Repsol-Petronor eragile garrantzitsua izan da, bada, eta izango da, bere sendotasun teknologiko eta industrialetik, mugikortasun publikoko estrategiek iraunkortasunaren birtualtasuna izan dezaten ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik”.

Gainera, Petronorreko presidenteak teknologia eta industria aipatu ditu iraunkortasunaren berme bakartzat, eta Repsol-Petronorren estrategia honela definitu du: “Inbertitzen duen industria bat da, eta etorkizuneko estrategia du eskaintza energetiko iraunkorrena merkatuari emateko; izan ere, ez dago sektore konprometituagorik deskarbonizazioan, inbertsioan eta borondatean”.

Petronorrek eta Bilboko Udalak bigarren urtez antolatutako biltzar honen bigarren eta azken jardunaldia izan da gaur Euskalduna Jauregian, eta egun hauetan, bost kontinenteetako 90 aditu baino gehiago bildu dira bertan hiri-mugikortasunarekin lotutako egungo gairik nabarmenenak jorratzeko, hiriek mugikortasun jasangarriagoaren finkapenean dituzten erronkak eta aukerak aztertzeko, eta mundu osoko hirien arrakasta-kasuak ezagutzera emateko.

Bilboko Adierazpena, hemen.