TEK Athletic-ek San Mamesen Ligako lehen eguzki-energia komunitatearen instalazioa amaitu du

Juan Diego eta Iñigo Cobelo, gaur goizean, San Mamesen.
-TEK Athletic-eko bazkideei energia iraunkor, solidario, ekonomiko eta 0 km-koaz gozatzea ahalbidetuko dieten 369 eguzki-plaka jarri dira.

-Instalazio fotovoltaikoak urtero 425 CO2 tona isurtzea saihestuko du, San Mames inguruan 25 urtez CO2-a xurgatuko luketen 1.600 zuhaitz landatzearen pareko.

-Energia Komunitatea Katedral inguruan 500 metroko eremuan kokatutako etxebizitzek eta saltoki txikiek osatzen dute, eta ondorioz plaketako energiaz gozatu ahal izango dute bidesaririk zein kargu elektrikorik ordaindu gabe.

 

Ligako lehen eguzki-energia komunitatea errealitate izatetik gertu dago. TEK Athletic-ek San Mames futbol zelaiko estalkian 369 plaka fotovoltaikoren instalazioa amaitu du, eta horri esker erabiltzaileek energia iraunkor, solidario, ekonomiko eta 0 km-koa sortu, kontsumitu eta partekatu ahal izango dute.

TEK Athletic-en, Edinorrek sustatutakoa, %100 Petronorren eskumendekoa dena, 550 lagunek egin dute aurretiko izen-ematea. Egitasmoak 150.000 euroko inbertsioa du eta eguzki-ekipoek 120kWp-eko potentzia dute, urtero 425 CO2 tona isurtzea saihesteko bestekoa, estadioaren inguruan gas hau 25 urtez xurgatuko duten 1.600 zuhaitz landatzearen pare.

Energia komunitatearen funtzionamendua ulerterraza da. TEK-ak (Tokiko Energia Komunitatea) 500 metroko eremuan kokatutako etxebizitza eta saltokiek urtero kontsumitutako energia elektrikoaren %25 sortzen du, gainerako %75 saretik jasota, energia berriztagarria den bermea duen energia dela ziurtatuta.

Oraingoz 550 dira TEK Athletic-en aurretiko izen-ematea egin duten etxebizitzak eta saltoki txikiak. Aste honetan ekingo zaio behin betiko alta emateko faseari eta horretan etxebizitzak eta saltokiak 500 metroko eremuan daudela frogatu eta TEK-ean sartzeko onarpena formalizatzen da. TEK-ean parte hartzen dutenek %25era arte kontsumitzen duten energiaren faktura elektrikoa murriztuko dute eta euren kabuz lortuko luketenarekin alderatuta TEK-ak egindako energia erosketa bateratuaren baldintza hobeen onurez baliatu ahal izango dira.

TEK Athletic-eko bazkideek kontsumituko duten energiaren %25ari dagokionez, eguzki-plaketatik jasotakoa, kontsumitzaile hauek guztiz autonomoak izango direla nabarmendu behar da, energia honengatik ordainduko duten prezioa, ekonomikoena izateaz gain, ez dutelako bidesaririk ez kargu elektrikorik ordaintzen, ez delako merkatuko prezioen gora-beheren menpe egongo, euren teilatuan jarriko lituzketen plakak balira bezalako instalazio batetik sortzen baita.

TEK Athletic Ligako lehen Energia Komunitatea da. Energia Komunitateak Europan zabalkunde handiz ezarritako figurak dira eta Europako Batasunak sustatzen ditu energia-merkatu bidezkoago, inklusiboago eta hiritarren aldetik protagonismo handiagoko bat lortzeko treska egoki gisa, guztiok hartzen gaituen eraldaketa prozesu baten barruan.

TEK Athletic onura sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak emateko asmoz sortzen da, ez bakarrik bere kideentzat baizik eta inguru guztiarentzat, Bilbo hiru aldetik udalerri iraunkorragoa egiteko asmoz, maila ekonomikoan, sozialean eta ingurumenekoan.

Edinorri buruz

Edinor-ek, %100 Petronorren eskumendekoa trantsizio energetikoko bere jarduera guztiak batzeko, herritarrei ingurumenarekiko alternatiba iraunkor eta errespetuzkoa eskaintzen die energia kontsumoari begira. 0 km-ko energia berriztagarria sortu, kontsumitu eta partekatzeko bidea da, inguruaren garapena eta kalitatezko enpleguaren sorrera sustatuz, eguzki-komunitateen instalazioa eta kudeaketa bertoko hornitzaileekin egiten baitu.

Honela, Edinorrek trantsizio energetikoko tokiko egitasmoen aldeko apustua egiten du, protagonistatzat udalak, etxebizitzak, saltoki txikiak eta ETE-ak dituztenak, energia berriztagarriaren sorkuntzarako azpiegituren deszentralizazioa ahalbidetzeko, ahal den gehien azken kontsumitzailera gerturatuz eta TEK-etan gertatzen den legez hauek instalazioaren jabeak izan daitezen.

Edinor arduratzen da denetaz egitasmo hauetan: guneak aholkatzen eta identifikatzen ditu, abiaraztea eta garapena kudeatzen du. Halaber, tokiko traktore gisa jarduten du sistema fotovoltaikoen instalazioa eta horien mantenimendua bertoko hornitzaileekin egiten baitu batik bat.