Eusko Jaurlaritzak simulazioa egingo du gaur, astelehena

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako  Zuzendaritzak, Aveq-Kimikarekin batera, jakinarazi nahi du, gaur astelehena, azaroak 22, Muskizen eta Bilboko Portuan (Zierbena) instalatuta dauden istripu kimikoak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen isuri kimiko hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau Seveso araudia dela eta, kanpora isuriak bota ditzaketen industria kimikoen segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da.

Muskizen alerta-sirenak goizeko 10:00etan aktibatuko dira, eta Bilboko Portuan (Zierbena), 11:00etan eta 11:30etan.

Zuzendaritzak berak adierazi bezala, saio hauek derrigorrez egin behar izaten dira tarteka-marteka, balizko larrialdi kimiko baten aurrean herritarren segurtasuna bermatu ahal izateko.

Europar araudiek agintzen dutenez gero, era honetako simulazioak ere egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan, Lantaronen eta Hernanin, adibidez.

Era berean, alerta-sirenak aktibatzearekin batera, SOS Deiaken APPa jarriko da martxan: “Alderantziko 112”. Horrela, autobabeserako mezua bidaliko zaie aplikazio hori instalatuta duten gailu guztiei, baldin eta geolokalizatzea ahalbidetzen badute eta ihes toxikoaren eragin-eremuan badaude.

Zer gerta ere, Petronorretik kanpo Eusko Jaurlaritzak eragindako simulazioa izango da eta, horretara, ez du ezelango jarrera berezirik egin beharrik eskatuko Findegiaren barruan.