Madrilgo Ingeniarien Elkargoak Repsol-Talgok bultzatutako hidrogenoaren trenaren garapena saritu du

Juan Abascal Repsoleko Eraldaketa Industrialeko eta Ekonomia Zirkularreko Zuzendari Exekutiboak saria jaso zuen.
Madrilgo Ingeniari Industrialen Elkargoak Repsol-Talgo aliantzari eman dio enpresa berritzaileenaren ohorezko aipamena hidrogenozko trenaren garapena bultzatzeagatik. Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak hartu zuen parte Madrilen egindako ekitaldian. Saria Talgoko presidente Carlos de Palaciok eta Repsoleko Eraldaketa Industrialeko eta Ekonomia Zirkularreko Zuzendari Exekutibo Juan Abascalek jaso zuten.

Aliantza hau elektrifikatu ezinezko tren-garraio linea ezberdinetan deskarbonizazioa bultzatzeko da, Espainian sarearen %20 dena. Helburu hori Hidrogenoaren Espainiako Bide-Orriaren baitakoa da, eta 2030erako hidrogeno berdez bultzatutako tren komertzialeko bi linea izatea lortu nahi du. Talgo, Petronor eta Repsol energiaren industrian hidrogenoaren erabilera gehitzeko asmoz azaroaren 8an sortutako Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteko kide dira, hori zalantza barik neutraltasun klimatikoranzko trantsizio energetikoan funtsezkoa izango baita.