Petronorrek finketa eta petrokimikari buruzko workshop-ean parte hartu du Ingeniaritza Kimikoko ikasleekin

Juan Lezcano eta Miguel Ángel Sínobas, gaur, Ingeniaritza Kimikoko ikasleekin izandako workshop-ean.
Juan Lezcano Petronorreko Laborategiko gerenteak eta, erretiratu berri den, Miguel Ángel Sínobas Laborategiaren Kudeaketako Berrikuntzako aurreko gerenteak finketari eta petrokimikari buruzko workshop-ean parte hartu dute, gaur goizean, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikoko Graduko 4. mailako ikasleekin.

Tailerrean zehar, Lezcanok eta Sínobasek Petronorren konfigurazioa eta historian zehar izan duen eraldaketa, bilakaera, diagrama, funtzionamendua eta ildo estrategikoak ezagutarazi dizkiete ikasleei, eta bereziki nabarmendu dute prozesu-unitateen kontrol analitikoaren zeregina, baita produktuen ziurtapena Laborategiaren ikuspuntutik ere.

Jardunaldi honetan Miguel Ángel Sínobasek agur esan dio Petronorren izandako ibilbide profesionalari, 38 urte Findegian eman ondoren, horietako 24 Laborategian, azaroaren 1ean aurre-erretiroa hartu baitzuen.