Barbadun ibaira ura ponpatzeko protokoloa desaktibatu da

Gaurko arratsaldean, osteguna, ekaitzaren ondoren egoerak hobera egin duela ikusita, Barbadun ibaira ura ponpatzeko protokoloa desaktibatu da. Horren berri eman zaie Muskizko Udalari eta URA Uraren Euskal Agentziari.

Asteburu honetarako aurreikuspenak ikusita, prezipitazio gehiagorekin, baliteke Barbadun ibaira araztutako ura ponpatzeko protokoloa berriro aktibatu behar izatea, Ingurumen Baimen Osotuan jasotako arauak aplikatuz. Horren guztiaren berri emango da.