Carmen Muñozek Petronor bisitatu du

José Ignacio Zudaire, Javier Remacha, José Gregorio Luque, Carmen Muñoz eta Emiliano López Atxurra, gaur, Petronorren.
Carmen Muñoz Repsolen Giza zein Antolaketaren zuzendari korporatiboak, Javier Remacha Giza zein Antolaketaren, Industria Eraldaketaren eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarekin batera, Petronor bisitatu du gaur.

Carmen Muñozekin batera, Emiliano López Atxurra Petronorren presidentea, José Gregorio Luque kontseilari delegatua, José Ignacio Zudaire Giza, Antolaketa, Erakunde Harremanen eta Ekonomia zein Finantza Sailaren zuzendaria, eta Javier Lucas Giza eta Antolaketaren gerentea izan dira.

Bisitan, findegiko instalazioak ikusi ditu, behatokira hurbildu da, findegiaren ikuspegi panoramikoaz gozatzeko, eta kontrol-geletako bat bisitatu du, besteak beste.

Jardunaldia amaitzeko, aurrez aurreko topaketa izan da hainbat sailetako hogei bat ordezkarirekin; ekitaldia langile guztientzat streaming bidez eman da.