OLBEk eta Petronorrek “Guillermo Tell” operari buruzko hitzaldia eskaini eta sarrerak emango dituzte

Hitzaldiaren kartela.
Bihar, abenduak 14, asteartea, OLBEk (Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak) eta Petronorrek “Guillermo Tell” umeentzako operari buruzko hitzaldia eskainiko dute Muskizen. Gainera,  emankizunaz gozatzeko sarrerak banatuko dira.  

Hitzaldia Muskizko Kultura Etxeko M Aretoan antolatuko da, arratsaldeko 19:00etan, eta “Guillermo Tell” umeentzako operari buruzkoa izango da, datorren urtarrilaren 5ean, 12:00etan, Arriaga Antzokian aurkeztuko dena.

Hitzaldirako sarrera librea izango da eta Petronorrek, musika bihurturiko amets eta erronkez osaturiko istorio honekin hunkitzeko, 50 sarrera banatuko ditu bertaratutako guztien artean.