Sari honek kudeaketa-praktiketan aurreratuen dauden eta interes-talde guztien, bezeroen, langileen, akziodunen eta, oro har, gizartearen gogobetetasun orekatua bilatzen duten erakundeak saritzen ditu. Somorrostro FZ-ak urrezko A saria jaso zuen iaz.
Somorrostro FZ-az gain, beste 4 erakundek lortu dute sari nagusia: Ormazabal y Cía, Bezeroen arloan, Elika Fundazioa eta Santa Maria Ikastetxea, Pertsonen arloan, eta Igualatorio Mediko Kirurgikoa, Estrategian. Urrezko eta brontzezko A sariak ere banatu ziren, oraingoan ez ziren zilarrezkoak izan. Guztira 21 erakundek jaso zituzten atzo Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren sariak.
Euskalit erakundeak emandako aitorpen hauek Euskadiko enpresek, hezkuntza-zentroek, osasun-zentroek eta beste erakunde batzuek lortu ditzakete, kudeaketa praktiketan garapen edo aurrerapen maila jakin bat erakusten badute.