Edinor eta Repsol Fundazioa elkarrekin ariko dira trantsizio energetikoa eta bizitegi-inguru zaurgarrietako deskarbonizazioa bultzatzeko

Emiliano López Atxurra Petronorren zein Edinorren presidentea, eta Antonio Calçada Repsol Fundazioaren zuzendari nagusia eta presidenteordea, hitzarmena sinatzen.
-Hitzarmen Estrategikoa sinatu dute Euskadin Trantsizio Energetikoa bultzatzeko eta zaharberritze energetiko eko-iraunkorretan lankide izateko.

-Bizitegi-inguru zaurgarrietan deskarbonizazio egitasmoak gauzatuko dira auzo, eraikin eta etxebizitzen zaharberritze eta efizientzia energetikoko arloetan.

-Hitzarmenak Edinorren ereduaren sustapena eta babesa aurreikusten du, egitasmo hauetan herritarren partehartze aktiboa ahalbidetzen duena.

 

Edinorrek eta Repsol Fundazioak hitzarmen estrategiko garrantzitsua sinatu dute trantsizio energetikoa bultzatu eta Euskadin bizitegi-inguruan zaharberritze energetiko eko-iraunkorretan lankide izateko. Ondorioz, bizitegi-inguru zaurgarrietan deskarbonizazio egitasmoak abiaraziko dituzte elkarrekin auzo, eraikin eta etxebizitzen zaharberritze eta efizientzia energetikoko arloetan.

Hitzarmen honekin entitate biek kohesio soziala eta trantsizio energetikoaren sustapena bultzatu nahi dituzte etxe zaurgarrienen inklusioa hobetze aldera.

Gainera, hitzarmenak Edinorren TEK eredua sustatzea aurreikusten du, hiritarrek egitasmoetan partehartze aktiboa izatea eta energia sistema bidezkoago eta inklusiboago baten lorpenean erabiltzaileak ahalduntzea ahalbidetzen duena.

Halaber, bere jarduera bertikalen egitekoen baitan, Repsol Fundazioak ingurumena hobetzeko egitasmoen garapenean Edinorrek sustatutako ekimenak ere bultzatuko ditu, karbono-hatza orekatzeko oihaneztapenarekin, birziklaiarekin eta ekonomia zirkularrarekin eta mugikortasun iraunkorrarekin lotura dutenak, talde zaurgarrien eskutik azken miliako pakete banaketarekin.

Horrekin batera, sinatutako aliantzak eta ondorengo bere garapenak Trantsizio Energetiko bidezko eta inklusiboaren arlo garrantzitsu gehiago jorratuko ditu, esaterako: egitasmo hauen garapenean talde behardunetakoen enplegagarritasuna; trantsizio energetikoko heziketarekin eta ezagutzarekin bat datozen ekimenak, eta horien artean Open Room plataforma digitala, Trantsizio Energetikoko Katedren Sarea edo-ta Repsol Zinkers hezkuntzako plataforma digitala azpimarratuz. 

Edinorri buruz

Edinor %100 Petronor-en eskumendekoa da eta trantsizio energetikoko honen jarduera guztiak biltzen ditu, herritargoari energiaren kontsumoan alternatiba iraunkorra eta ingurumenarekiko errespetuzkoa eskaintzeko. Eredu hau, gainera, inguruaren garapenaren eta enplegua sortzearen aldekoa da, tokiko hornitzaleen partehartzea errazten duelako instalazioa egiteko eta berau mantentzeko.

Repsol Fundazioari buruz

Repsol Fundazioak trantsizio energetiko efiziente eta inklusiboa bultzatzen du, trantsizio energetikoaren erronka globalari erantzuteko egitasmoak garatuz eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin, 2030 Agendarekin eta Parisko Akordioekin bat eginda.

Honako zeregina lau jarduera-ardatzetan gauzatzen da: inpaktu hirukoitzeko inbertsioa, isurien murrizketako, azken miliako mugikortasun iraunkorreko, ekonomia zirkularreko edo efizientzia energetikoko egitasmoak bultzatzen dituzten enpresen garapen eta kudeaketan parte hartuta; energia arloan irtenbide berritzaileetan lan egiten duten startup-en bizkortzailea; heziketa nahiz ezagutzaren dibulgazioa trantsizio energetikoari buruz Open Room plataforma digitalarekin; eta talde zaurgarrientzako enpleguaren eta aukera berdintasunaren sustapena.

www.edinor.eus

www.fundacionrepsol.com