Emiliano López Atxurra: “Petronor egokitzapenaren bidean dago”

Emiliano López Atxurra, gaur, Radio Euskadin.
“Trantsizioak mundu multienergetiko baterantz eramaten gaitu; Petronor egokitzapenaren bidean dago, enpresa energetikoa da, ez bakarrik findegi bat, eta erregai berrietarantz eboluzionatu behar du: hidrogenoa, bioerregaiak eta erregai sintetikoak”,  esan du gaur Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

López Atxurrak nabarmendu egin du Hidrogenoaren Euskal Korridoreak trantsizio honetan duen zeregina,  “lankidetzazko zeharkako elkarlana garrantzitsutzat duen integrazio-puzzle”  gisa, eta erantsi du Petronorren erronketako bat  “findegi europar efizienteenetako bat izateko bere ekoizpen-efizientzia maximizatzea”  dela.

Energiaren kostuaz aitortu duenez, “elektrizitatearen prezioak zigortu egiten gaitu”,  eta  “horrek energia efizientzia handiena lortzeko gure prozesua berrestera behartu gaitu”.  Konpainiak abenduaren 7an izandako hornidura elektrikoaren etenaldiaz ere hitz egin du, honelakoetan Petronorreko giza-taldeak egindako esfortzua eta sakrifizioa eskertuz: “enpresak ez gara ezer pertsonarik gabe”.     

Pandemiaren seigarren olatuak Petronorren duen eraginaz zera esan du:  “entrenatuta hartu gaitu, esperientziarekin, eta nahiko ondo ari gara honi aurre egiten”.