Euskadi 2.000 milioi eurotik gorako inbertsioak aurreikusi dira datozen urteotan hidrogenoaren inguruko proiektuak garatzeko. Egutegi horretan berebiziko garrantzia dute Europako funtsetatik etorritako baliabideek, eta horiei begira nabarmentzeko da ekimen handienetako bat: Hidrogenoaren Euskal Korridorea, 78 enpresa eta erakundek bultzatutakoa.
Hidrogenoarekin lotutako proiekturik garrantzitsuenetakoa da Petronor buru duen proiektu hau, eta balio-kate osoaren sorrera aurreikusi du, baita hiru sorkuntza-gune eta elektrolizagailuak ekoizteko fabrika bat ere. Gainera, konpainia Muskizen egiten ari den lehen inbertsioetako batek hidroduktu bat eraikitzea du helburu, energia berriztagarrien bidez ekoitzitako hidrogenoa Abantoko Parke Teknologikora eraman ahal izateko.
Joko-zelaia markatu gabe dago eta segurtasun juridikoa beharko da aurreikusi diren milioika euroko inbertsioetarako. Horrexeri lotuta dago Hidrogenoaren Euskal Korridoreak batzordea abian jartzeko erabakia hartu izana, administrazioekiko prozesua bizkortzeko asmoz. Bestetik, Nortegasek gas naturalari buruzko erregulazioan hartu du oinarrittzat hidroduktuen tramitazioa egiteko, eta Tecnaliak garrantzitsutzat jo du erregulazioa egokitzea.