Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteak hidrogeno berriztagarriari buruzko informazio-saioa antolatu du kazetarientzat

Arturo Fernández, Izaskun Gorostiaga, José Ignacio Zudaire, Iñaki García eta Miguel Palacio, gaur, jardunaldian.
“Hidrogeno berriztagarriaren aroa” izenburupean, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteak kazetarientzako informazio-jardunaldia antolatu du Bilboko Merkataritza Ganberan. Saio honetan energiaren eta industriaren munduko “aktore” berri honen hainbat alderdi jorratu dira.

José Ignacio Zudaire Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteko presidenteak jardunaldiari hasiera eman dio azalduz zergatik etorri den oraingoan hidrogenoa geratzeko, trantsizio energetikoan duen papera deskarbonizazio-bektore gisa, eta 2050erako zero isuri garbien helburua lortzeko duen garrantzia.

Nortegaseko Izaskun Gorostiagak ere parte hartu du jardunaldian, hidrogeno berriztagarriaren abantailak; sorkuntza; balio-katea; biltegiratzea, garraioa eta banaketa; eta erabilerak ezagutzera emateko. Horrez gain, Administrazioak alor berri honetan kontuan hartu beharreko alderdiak aipatu ditu.

Petronor Innovacioneko Arturo Fernándezek hidrogenoak deskarbonizazio industrialean duen papera aurkeztu du, trantsizio energetikoaren bideratzaile gisa, eta Euskadik hidrogenoaren ekosistema garatzeko duen gaitasun industrialari eta teknologikoari buruz hitz egin du. Petronor Innovaconeko kidea duen Miguel Palaciok hartu du hitza Hidrogenoaren Euskal Korridorearen proiektu eta inbertsio garrantzitsuenetako batzuk aipatzeko, besteak beste, Abanto Zierbenako Parke Teknologikoan sortuko den mugikortasun-proiektua.

Irizarreko Iñaki Garcíak, bestalde, hidrogenoaren aro berri honek mugikortasun iraunkorrean dituen onuren berri eman du. Izan ere, H2a funtsezko aukera da garraioaren zenbait segmentutan.

Bideoa, hemen eta hemen.