3. Zuzia berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, aurrez informatutako etenaldi orokorraren barruan, 3. Zuzian egin beharreko mantenu-lanak amaitu ostean, bihartik aurrera, martxoak 23, zerbitzuan jartzeko lanak hasiko direla.

Prozesua unitate horri lotutako lineak lurruntzen hasiko da, eta ikusi egingo da, inolako gorabeherarik eragin gabe, piztu aurretik. Zuzia martxan jartzeak 24 orduko iraupena izango du, eta, litekeena da lantzean behin bere ingurunean soinua gehitzea.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.