CG6ren Turbinaren abiaraztea eta G2-ren geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur, martxoak 24, abian jarriko dela CG6 Kogenerazio Unitatearen Turbina, programatutako mantentze-lanak amaitu ostean. Era berean, 2.Plantako G2 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea geldituko da.

Abiarazte eta geldialdiak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da unitatearen ingurunean soinua gehitzea eta zuziaren garra handitzea, beti ere findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.