P2 eta N1 unitateen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du, P2 (2.Planta) eta N1 (1. Planta) unitateak gelditzeari ekin zaiola.

Geldialdiak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira.  Hala ere, daitekeena da lantzean behin  zuziren baten edo besteren garra gehitzea, beti ere findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.