Petronorrek 530 ekipo inguru berrikusiko ditu eta 1.200 esku-hartze puntual baino gehiago egingo ditu etenaldian zehar

Petronor Koke Plantaren (FMU), Konbertsio-guneko Huts Unitatearen eta eremu horretako beste unitate batzuen etenaldi orokorrean dago, unitate horiek berrikusi eta mantenu-lanak zein inbertsioak egiteko. Guztira, 530 ekipo inguru berrikusiko dira eta 1.200 esku-hartze puntual baino gehiago egingo dira, fintze-jardueraren % 50ean eraginez.

Etenaldi orokorren funtzio nagusia unitateak osatzen dituzten ekipoak irekitzea, garbitzea, berrikustea eta prest jartzea da. Hainbat ekipo berrikusten dira, hala nola dorreak, bero-trukagailuak, ontziak, iragazkiak, erreaktoreak, aire-hozgarriak, lineak, segurtasun-balbulak, tresnak, ponpak, konpresoreak, etab. Helburua unitateak berriro baldintza egokietan uztea da, beste ziklo operatibo bat bermatzeko.

Unitateak berrikusteko eta prest jartzeko esku-hartzeen barruan, jarduera espezializatu asko egiten dira. Jarduera horietako bakoitza, independienteki, ekintza konbentzionalak dira, baina guztiek batera etenaldi handia osatzen dute. Ekipoen artean batzuk besteen gainean nabarmentzen dira beren tamainagatik edo konplexutasunagatik. Geldialdi honetan, ekipo garrantzitsuenak honako hauek dira: kamerak, kokeko pit-a eta labea; hutseko dorrea; Konbertsioko zuzia; SR6-ko sufre pit-a eta V3-ko duktuak.

Zeregin horiek guztiek lan-bolumen handia adierazten dute, 450.000 gizon-ordu inguru. Aurreikusitako 50 eguneko etenaldiaren helburuak lortzeko, beharrezkoa da enpresa berezitu ugari izatea; kasu honetan 40 baino gehiago dira, eta horien guztien artean eguneko 1400 langiletik gora izango dira.